XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste aldetik, Euskal Herrian dauden indar errepresibo eta administratibo estatalak ez dira, nazionalitatez, euskaldunak.

Arazo honek problema gorritu egiten du oraindik ere gogorkiago.

Indar errepresibo guztiak atzerritarrak zaizkio Euskal Herriari, ez naziokide.

Horrelako zerbait gertatzen da, orain bertan, Hego Afrikan eta arrazistak diren estatuetan.

Zuriak dira oligarkia inperialistaren interesen zerbitzuan dauden indarrak.

Zuriek osatzen dute indar errepresiboen parterik handiena; zuriak dira estatuko administrazioan daudenak.

Beraz, beltzentzat, zuriak izango dira beren etsaigo garrantzitsuena, eta ez dute onhartuko beren liberazio mugimenduen zuzendaritza jende zuriak edukitzea, nahiz zenbait zurik beltzen askatasunerako interes eta borondate hoberenak eduki.

Euskal Herriko ekonomiak eduki duen aurreramenduak beste sistema politiko baten beharra dauka, zeren, Marxek esaten duen bezala, kapitalismoak bere kontraesanak desarroilatu eta gogortzen ditu.

Geure kasuan, kapitalismoaren kontraesanak larru gorrian ari zaizkigu agertzen.

Gure produkzioko indarrak behar dituzten egintzako harremanak erabat desfasatuak geratu dira.

Honek ez du esan nahi beste estatuetan eta herrietan horrela ez denik.

Zalantzarik gabe, arazo hau ez da Euskal Herrian bakarrik gertatzen dena; baina hemen kontraesanak beste tokietan baino biziagoturik daude.

Marxistek esaten duten bezala, iraultza sozialista egiteko bi baldintza behar dira: bata, herria eta langileriaren kontzientzia sentsibilizatuak egotea, beren arrazoiak iraultza ondoan konponduko dira: alde subjetiboak dira hauk; bestea, ekonomiakoa, indar produktiboen indarrak desarroilatuak egotea edo desarroilo bidean: alde objetiboak izango dira.

Era honetan materialismo ekonomikoa gainduta izango dugu eta benetako teoria dialektikoa egiten ariko gara.